Ongi etorri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko OPAC berrira. Hemendik aurrera, zure maileguak eta erreserbak izapidetzeaz gain iruzkinak gehitu ahal izango duzu, eta zure lan gogokoenak etiketatu.

Liburutegien Zerbitzutik kudeatzen eta koordinatzen da 250 udal liburutegi baino gehiagok osatzen duten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea.

Sareak askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu: irakurketa klubak, ipuin-kontaketak, solasaldiak, e.a. Liburu, CD, DVD doaneko maileguaz gain.

ARAUTEGIA

Sareko mailegu-zerbitzuaren bitartez zera lortu nahi dugu: liburutegien arteko kolaborazioari esker, liburutegiek erabiltzaileen esku jar ditzatela beren funtsetakoak ez diren baina erabiltzaileek eska ditzaketen dokumentuak, IFLAren “Argitalpenen eskuragarritasun orokorra” programaren printzipioei jarraituta.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegietarako (EIPS) sareko mailegu zerbitzurako araudiaK on-line katalogoaren barruan dauden liburutegien arteko sareko mailegu-zerbitzua arautzen du.

Gainera norberak betetzeko eskabide-orri bat ere existitzen da liburutegien arteko maileguaren erabilera egin ahal izateko.