Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuaren barruan dago.

Ordutegia: astearte eta asteazkenetan. 9:00etatik 11:30era.

Telefonoa: 945 405443

Posta elektronikoa: euskera@montanaalavesa.com

DIRU-LAGUNTZAK

Kanpezuko Udalak urtero argitaratzen du: batetik, euskara ikasteko beken deialdia; bestetik, herriaz gaindiko proiektuena, betiere, helburu gisa udalerrian euskara sustatu eta erabiltzeko jarduerak egitea duten elkarteei zuzenduta.

Deialdiaren informazio gehiago izateko SARTU HEMEN

HIZKUNTZA-AHOLKULARITZA ZERBITZUAK

Kanpezuko eguneroko bizitzan parte hartzen duten erakunde, elkarte eta bestelako egiturek jaso dezakete udalaren hizkuntza-aholkularitza zerbitzua jendaurreko testuak idazteko:

  • Zuzenketak: euskarazko edozein motatako testuen zuzenketa
  • Aholkularitza: euskarazko testuak prestatzerakoan sortutako zalantzak, galderak…
  • Itzulpenak: gaztelaniaz sortutako testuen itzulpena

Zerbitzua eskatzeko, honako bideetara jo dezakezu:

  • Aurrez aurre: astearte eta asteazkenetan, 9:00etatik 11:30era
  • Telefonoz: 945 405443
  • Posta elektronikoz: euskera@montanaalavesa.com

NORMALIZAZIO PLANAK

Euskara zerbitzuak bi esparruetan egiten du lan: entitatean (Udala) eta udalerrian.

Euskararen normalizazioa sustatzeko Udalak Entitatearen Euskararen Erabilera Plana 2013-2017 onartu zuen. Helburuen artean azpimarratu behar dira 2012ko Plan estrategikoaren garapena diren hizkuntza irizpideak 2013-2017.

V Plana

Plan Estrategikoa 2012

Udalerri mailan Euskara Biziberritzeko Erabilera Plana (EBPN) 2012-2014 onartu zen, ondoren Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 2014-2018 garatu egin duena.

ESEP 2014-18

EBPN 2012-2014

NORMALIZAZIO-JARDUERAK

Euskara zerbitzuak urtean zehar hainbat jarduera antolatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko.

Atal honetan, nagusienak adieraziko ditugu:

  • EUSKARA ESKOLAK: Kanpezun, urtero eskaintzen dira euskara eskolak, AEK euskaltegiarekin elkarlanean. Matrikulazio epea irailean izaten da. Lagun giroan euskara ikasteko gogotsu bazaude ez izan zalantzarik, eta hurbildu zaitez udal bulegoetara informatzera.
  • MINTZALAGUNA: Kanpezuko udalerriak badu mintzalagun talde bat. Egitasmoa astean behin euskara praktikatzeko bidea bada. Taldeetan parte hartzeko, jarri harremanetan euskara teknikariarekin (Belén: euskera@montanaalavesa.com)
  • IRAKURRI, GOZATU, OPARITU:   Kanpezuko liburutegiarekin  elkarlanean martxan jarritako programa. Informazio gehiago izateko hemen sartu.
  • EUSKARAREN EGUNA: urtero egiten den euskararen aldeko jaia

EUSKARA LAN TALDEAREN BILEREN AKTAK

2014-2018 epealdiko plan estrategikoaren jarraipena Kanpezuko euskara lan taldeak egiten du.

DATU SOZIOLINGUISTIKOAK

V. Mapa Soziolinguistikoa 2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera egin da, eta 5 urte baino gehiago duten Euskal Automia Erkidegoko biztanleak aztertzen ditu. Datuak EUSTATek kudeatzen ditu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak datuak horiek ustiatzen ditu. Egun ari da VI Mapa Soziolinguistikoa lantzen.

V Mapa soziolinguistikoa

Kanpezu udalerriko datuak

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako udalerrien 2ko eta gehiagoko biztanleak udalerria eta adinaren arabera 2011

Euskal AEko urte 2ko eta gehiagoako biztanleak lurralde-eremuaren, euskara-maila orokorra eta sexua kontuan hartuta. 2011

EUSKARA 365EGUN - LOTURA INTERESGARRIAK