Hirigintza arloko kudeaketa

Obra txikietarako lizentzia

GALDERA ERANTZUNA
Zer da?
Zertarako?
Barne ala kanpoko obrak, teknikoki errazak, eta ekonomia eta eraikuntzari dagokienez garrantzi txikikoak; tamainan, erabilera objektiboan, etxebizitza edo lokalen kopuruan aldaketa gabekoak; egitura nagusian, konfigurazio arkitektonikoan edo eraikinaren bizigarritasun edo segurtasunean eragingo ez dituztenak. Esaterako: barne-begien aldaketak, banaketan aldaketak, leihoen aldaketa, ur-hargunea, toldo edo errotuluak jartzea, etab.
Nork eskatu dezake Interesatuak edo bere legezko ordezkariak
Aurkezteko dokumentazioa
Non eskatzen da
  • Kanpezuko Udaletxean.
  • Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako gainerako toki eta bulegoetan.
Zenbat balio du
Egite-aurrekontuaren % 1 ordaindu behar izango da tasa urbanistikoko kontzeptuan, lizentzia eman baino lehenago. Eta gero Eraikuntzetako, Instalazioetako eta Obren gaineko Zerga ordaindu behar izango da, behin Udalak kitapen egokia jakinarazi eta gero.
Prozedurako epea
  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa, baldin eta hiri- edo lurralde-antolamenduarekin konforme bada.
Araudi aplikagarria
Eskaera ondoren jarraitzeko prozedura
  1. Jasotzea, eskanerretik pasatzea, egiaztatzea eta eskaera dokumentazioarekin batera erregistratzea.
  2. Zigilatutako kopia frogagiri bezala eskatzaileari ematea.
  3. Hirigintza Arloari bidaltzea.
  4. Eskaera eta proiektuaren azterketa eta analisia, hirigintza araudiarekiko egokia den ziurtatuz. Bestelako Administrazio Publikoen txostenak behar badira, eskaera bideratzea.
Ondorengo izapideen
laburpena
  1. Arkitektoaren Txostena eta legozkotasunaren txostena egitea.
  2. Eskaeraren ebazpena eta eskatzaileari jakinarazpena.
  3. Ondoren, Udalak EIOZ kitatu eta jakinaraziko du.
Agiri osagarriak Eskaera ikusi erantsitako agiriak atalean (pdf dokumentua)

Obra handietarako lizentzia

ERANTZUNA GALDERA
Zer da?
Zertarako?
Zenbait lan ahalbidetzen dituen baimen administratiboa, hala nola: eraikuntza-lanak, eraikinak handitzea, erreformako eta kontserbazioko lanak egitea, eta egiturari eragiten dioten instalazioetarakoak; edo eraikineko edo instalazioko konfigurazio arkitektonikoan eragiten duten lanak.
Nork eskatu dezake Interesatuak edo bere legezko ordezkariak.
Aurkezteko dokumentazioa
  • Normaldutako lizentzia eskaera behar bezala beteta (pdf dokumentua).
  • Pertsonal tekniko eskudunak izenpetutako proiektua, behar diren oniritziekin. Ale bat aurkeztu behar da. Urbanizazio-eranskina egotekotan, bigarren alea aurkeztu beharko da. Udal zerbitzuek hirugarren alea eskatu ahal izango dute eskuduntza sektorialak dituen beste administrazio batek informatu behar bada.
  • Burutuko den urbanizazioaren dokumentazio idatzizkoa eta grafikoa duen eranskina, beste espediente baten parte den proiektua izan ezean. Eranskin honetan aurkeztuko da:
    1. Memoria deskribatzailea
    2. Lagapenen planoa non partzela gordina, partzeko garbia eta lagapeneko partzela agertuko diren, haien azalera eta mugekin.
    3. Gaurko eta aurreikusitako egoeraren planoak, arau subsidiarioen dokumentazio grafikoa erabiliz.
    4. Urbanizazioaren aurrekontua.
  • Beharrezkoa denean, beste administrazioren baten eskumenen aldeberekotasunetik ondorioztatutako baimenak (besteren artea, nabarmentzen dugu: Arabako Foru Aldundiko baimena errepide babes zonara eragiten badu, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena ur-masetara eragiten badu, etab.)
  • Eskaera eta gero, behin espedientea hasita eraikuntzaren eta etxebizitzaren gaineko datu estatistikoak eman behar izango ditu, horretarako Udalak emandako inprimaki ofiziala betez (beti ere etxebizitzak badira).
  • Behin lizentzia eman ondoren, lanak hasi baino lehen, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
    1. Banku-bermea.
    2. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ)
    3. Obrako arkitekto tekniko zuzendariaren izendapena.
    4. Zuinketa-akta (udal teknikariek eskatuko dute)
    5. Urbanizazioa osatu arte eraikina ez erabiltzeko konpromisoa (agiria Udaletxean eskatu)
    6. Bide publikoetarako lurren lagapen konpromisoa (agiria Udaletxean eskatu)
    7. Krokaduren tasak.
Non eskatzen da
  • Kanpezuko Udaletxean
  • Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako gainerako toki eta bulegoetan.
Zenbat balio du
Egite-aurrekontuaren % 1 ordaindu behar izango da tasa urbanistikoko kontzeptuan, lizentzia ematea baino lehenago. Eta gero Eraikuntzetako, Instalazioetako eta Obren gaineko Zerga ordaindu behar izango da, behin Udalak kitapen egokia jakinarazi eta gero.
Prozedurako epea
  •  Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: aldekoa, baldin eta hiri- edo lurralde-antolamenduarekin konforme bada.
Araudi aplikagarria
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 207 eta ondorengo artikuluak (EHAA 138. zk. 2006/07/20)
  • Kanpezuko Hirigintza Plangintza arloko arau subsidiarioak. “Hirigintza arauak” webguneko atala ikusi.
Eskaera ondoren jarraitzeko prozedura
  1. Jasotzea, eskanerretik pasatzea, egiaztatzea eta eskaera dokumentazioarekin batera erregistratzea.
  2. Zigilatutako kopia frogagiri bezala eskatzaileari ematea.>
  3. Hirigintza Arloari bidaltzea.
  4. Eskaera eta proiektuaren azterketa eta analisia, hirigintza araudiarekiko egokia den ziurtatuz. Bestelako Administrazio Publikoen txostenak behar badira, eskaera bideratzea.
Resumen de trámites posteriores
  1.  Arkitektoaren Txostena eta legozkotasunaren txostena egitea.
  2. Eskaeraren ebazpena eta eskatzaileari jakinarazpena.
  3. Ondoren, Udalak EIOZ kitatu eta jakinaraziko du.
Documentos auxiliares Eskaera ikusi erantsitako agiriak atalean
Observaciones
  • Aurrekomunikatutako jardueren kasuan, aurretik obren tramitazioa  egitea beharrezkoa da.
  • Baimendutako jardueran kasuan, obren lizentzia eskuratu ahal izateko aurretik jardueren lizentzia beharrezkoa da.
  • Eraikin edo eraikuntzen okupazioa eta erabilera baino lehen, edo hala eskatzen dute duten haien zatiak, lehenego erabileraren lizentzia eskatu beharko da.

Kontsulta urbanistikoak

GALDERA ERANTZUNA
Zer da?
Zertarako?
Lursail bati edo eraikin zehatz bati aplikatzeko moduko erregimenaren eta baldintza urbanistikoen gaineko idatzitako informazioa; lan batzuk egiteko, edo jarduera zehatzak jartzeko aukeraren gainean, planeatze orokorraren gainean, etab.
Nork eskatu dezake? Interesatuak edo bere legezko ordezkariak
Aurkezteko dokumentazioa
  • Informazioa eskatzeko idazkia eskari orokorrean.
    dokumentazioa
  • Eskatzailearen NANa
  • Kasuaren arabera, hurrengo agiriak:
    • Informazioa eskatzen den lursaileko edo eraikineko ageriko identifikazioa (erreferentzia katastrala, erregistroarena, identifikazio-planoa etab.)
    • Lanaren edo jarri nahi den jardueraren gaineko memoria
    • Kokapen-planoa
    • Barruko banaketako plano kotaduna
    • Jarriko den makineria
Non eskatzen da?
  • Kanpezuko Udaletxean
  • Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako gainerako toki eta bulegoetan.
Zenbat balio du 50 euroko tasa
Prozedurako epea
  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
  • Estimatutako epea: hilabete bat
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.
Araudi aplikagarria
  • Lurzoruaren legearen testu bateginaren 4.-d) artikulua (2/2008 Errege Dekretua) (BOE 154. zk. 2008/06/26)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 9 artikulua (EHAA 138. zk. 2006/07/20)
  • Indarreko udal-planeamendua
  • Ordenantza fiskala
Eskaera ondoren jarraitzeko prozedura
  1. Jasotzea, eskanerretik pasatzea, egiaztatzea eta eskaera dokumentazioarekin batera erregistratzea.
  2. Zigilatutako kopia frogagiri bezala eskatzaileari ematea.
  3. Hirigintza Arloari bidaltzea.
Ondorengo ezapideen laburpena
  1. Txosten teknikoa egitea
  2. Organo eskudunaren erabakia
  3. Kontu-hartzailetza Arloari bidaltzea kitapena egiteko
  4. Interesatuari jakinarazpena bidaltzea
Agiri osagarriak Normaldutako agiria erantsi