Eskaerak

Eskaera orri orokorra

GALDERA ERANTZUNA
Zer da?
Zertarako?
Herritarrek udalari zuzendu nahi duten dokumentazio eta eskaerak jasotzea.
Nork eskatu dezake? Interesatuak edo bere legezko ordezkariak
Aurkezteko dokumentazioa Eskubidea oinarritzen duten agiriak. Eskaera ondoren hasi beharko den prozeduraren arabera, gutxieneko dokumentazioa eskatuko da. Beste baten izenean eskaerak aurkezteko, errekurtsoak sartzeko, ekintzei atzera egiteko eta eskubideei uko egiteko legezko ordezkaritza aurkeztu beharko da.
Non eskatzen da? Aurrez aurre: Kanpezuko Udaletxean (Samuel Picaza Plaza, 1 – Santikurutze Kanpezu)
Zenbat balio du? Dokumentuen erregistroa doakoa da.
Prozedurako epea

Erregistroa berehala egiten da. Ebazpena izango da eskaeraren eta hasi beharreko prozeduraren araberakoa.

Araudi aplakagarria
  • 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38 artikulua (BOE 285.zk. 1992-11-27; 311.zk. 1992-12-28; 23.zk. 1993-01-27)
  • 7/1985 , Toki-araubidearen oinarriak Legea (BOE 80.zk. 1985-04-03)
  • 2568/1986 Errege Dekretuaren 151-162 artikuluak (Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoko Erregelamendua)
  • 11/2007 Legearen 6 artikulua, Hiritarrak elektronikaren bidez Zerbitzu Publikoetara heltzeari buruzkoa (BOE 150.zk. 2007-06-23)
Eskaera ondoren jarraitzeko prozedura
  1. Jasotzea, eskanerretik pasatzea, egiaztatzea eta eskaera dokumentazioarekin batera erregistratzea.
  2. Data adieraten duen zigilatutako kopia frogagiri bezala eskatzaileari ematea. Gutxieneko dokumentazioa edo bestelako baldintzak falta badira, zigilatutako kopiaren atzekaldean zuzenketak egiteko 10 eguneko epearen errekerimendua inprimatuko da. Udaletxean eskatzaileak sinatutako errekerimendu horren kopia gordeko da.
  3. Aurkeztutako dokumentazioa eskanerretik pasatzea.
  4. Zigilatutako dokumentu edo eskaera dagokion Arloari bidaltzea.
Ondorengo izapideen laburpena Ez dagokio

Agiri osagarriak

Areto edota materialen eskaera

GALDERA ERANTZUNA
Zer da? Zertarako? Udalari zuzendutako eskaera udal jabetza diren areto edo materialak erabiltzeko
Nork eskatu dezake? Interesadunak, pertsona fisikoa edo juridikoa, edota legezko ordezkaria
Aurkezteko dokumentazioa Eskaera agiria aurkeztu behar du egoki beteta
Non eskatzen da? Aurrez aurre: Kanpezuko Udala (Samuel Picaza Plaza, 1, Santikurutze Kanpezu)
Zenbat balio du? Areto edota ondareen erabilerak aurkeztutako eskaeran araberakoa da, Ordenantza arautzaileak jasotzen duen bezala Ordenantza arautzailea (13 zk.).
Prozeduraren epea Eskaera erabilera baino 7 egun natural lehenago aurkeztu behar da. Bestela eskaera automatikoki ukatuko da.
Araudi aplikagarria
  • Ordenantza aurautzailea (13 zk.)
Eskaera ondoren jarraitu beharreko prozedura 1.        Eskaera jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.

2.        Aurketutako agiriaren kopia eman zigilua eta data jarrita, hartu izanaren adierazle.

3.        Eskaera egiaztatu, eta egokia ez balitz, errekerimendua egingo da 10 eguneko epean zuzenketa aurkezteko.

4.        Eskaera organo eskudunari bidali ebazteko.

Ondoren izango diren izapideen laburpena 1.        Idazkaritzaren txosten juridikoa.

2.        Organo eskudunaren ebazpena.

3.        Kontrakoa bada, egokiak diren errekurtsoak azalduta jakinaraziko da.

4.        Aldekoa bada, jakinaraziko da eta eskatutako materiala edo aretoko giltzak emango zaizkio eskatzaileari.

5.        Fidantza aurkeztu beharrezkoa balitz.

6.        Erabilera bukatu ondoren, erabilitako materiala edo aretoko giltzak itzuli.

7.        48 ordu baliodunetan egiaztatu materialaren edo erabilitako materialaren egoera.

8.        Fidantza itzuli, hala badagokio, eta erabileraren txostena aldekoa bada.

9.        Fidantza konfiskatu, hala badagokio, eta erabileraren txostena kontrakoa bada. Horrela izatekotan, jakinaraziko da, eta egokiak diren errekurtsoak azalduko dira.

Agiri osagarriak

Ekintzetan baja emateko eskabidea