GIZAJO BATEN EGUNKARIA

GIZAJO BATEN EGUNKARIA – BIKOTEAN HIRU – Jeff Kinney

Maitasuna dabil airean… baina zer esan nahi du horrek Greg Heffley-rentzat?

Aurtengo San Balentin festak hankaz gora jarri du Gregen eskola. Pentsa!, azkenean bera ere mugitu da bikotekide bila! Laster konturatu da, ordea, bakarrik geratu daitekeela halako Gau Handian. Bere adiskide Rowleyk ere ez du bikotekiderik, baina hori gizajo baten kontsolagarria besterik ez da.

Halako batean, batere uste ez duenean, ordea, Gregek bikotea osatzea lortzen du. Bain Rowley ere hor dago eta… bikotean hiru sartzen dira? Dena da posible. Baina ez dakigu nor izango den maitasun kontuan txapeldun.