GIZAJO BATEN EGUNKARIA

Greg Heffley gero eta itoago sentitzen da. Amak esaten dio horrela jarraituz gero bideo-jokoek burmuina lehortuko diotela, eta hobe lukeela kontsola alde batera utzi eta bere “alde sortzailea” esploratu. Hori berez nahiko txarra ez balitz bezala, Halloween eguna gainean da, eta ustekabeek alde guztietatik erasotzen diote Greg gizajoari. Zizare itxurako gomazko gozokiz beteriko poltsa bat aurkitzen duenean, baina, ideia bat bururatzen zaio. Zizare horiekin beldurrezko pelikula bat egiten badu, ama gainetik kentzeaz gainera, bera aberats eta ospetsu bihurtuko da! “Dena ala ezer ez” da orain kontua: edo ondo ateratzen zaio jokaldia edo bereak egin du!