DEMENTZIEKIN LAGUNKOIAK DIREN ETXEBIZITZAK IZATEKO GIDA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak (leiho berri batean irekitzen da) sustatutako Euskadi lagunkoia (leiho berri batean irekitzen da) hiri adiskidetsuen sarearen barruan, dementzia duten pertsonen etxebizitza egokitzeko beharrak eta aukerak jorratzen dituen gida hau argitaratu da.

Gida hau ohiko etxebizitza batek dituen gela desberdinen inguruan egituratzen da: sarrera, korridorea, egongela, logela, komuna, sukaldea, terraza eta lorategia.

Banaketa horren arabera, informazio erraza eta erabilgarria eskaintzen zaie dementziarekin bizi diren pertsonei, haien ingurune soziofamiliarrari eta haien zaintzak beren gain hartzen dituzten zaintzaileei. Helburua da haien bizigarritasuna bermatzeko, autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko, ohiko bizilekuen irisgarritasunarekin lotutako alderdiei buruzko gomendioak ematea eta dementziaren garapenetik sortutako arazoen aurrean jarduteko proposamenak egitea.

Dokumentuaren amaieran dekalogo bat agertzen da dementziarekin lagunkoia den etxebizitzari buruzkoa:

  1. Etxebizitzak etxe izaten jarrai dezan garrantzitsuak diren objektuak zaintzea
  2. Altzarien kokapena berrantolatu eta espazio irekiak utzi, bertatik pasatu eta askatasunez ibiltzeko
  3. Gelak behar bezala argiztatzea, itzalak eta gune ilunak kenduz
  4. Lurrean kolore-aldaketa bortitzak saihestea, nahasteak eta erorikoak prebenitzeko
  5. Urduritasun, larrialdi edo noraezean dabiltzanean, lasaitu
  6. Bazkaria bezalako errutinak garatzen laguntzea, urratsez urratseko ekintzak erraztuz
  7. Ekintzak garatzen lagundu eta eguneroko zereginak egiteko babesa eman
  8. Egunerokoan sortzen diren arazoan aurrean pazientzia eduki eta tolerante izan. Umorea aliatu handia izan daiteke
  9. Eta gogoratu etxebizitzetan eta errutinetan egiten diren aldaketa txiki horiek, dementzia duten pertsonen ohiko bizitzan guztiz lagungarriak izan daitezke

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero kontsultatu: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2019/dementziekin-lagunkoia-den-etxebizitza-izateko-gida/