EAEko elkarte gastronomikoak eta txokoak irekitzeko eta erabiltzeko OSASUN-IRIZPIDEAK

Osasun Publikoaren eta Adikzioen  Zuzendaritzak prestatua, EAEko elkarte gastronomikoak eta  txokoak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak, COVID-19 pandemia egoeran.

IRIZPIDEAK

Etxealdia arintzeko euskarazko katalogoa

Etxealdia arintzeko euskarazko katalogoa

Covid19 Koronabirusak bizimodu berria ekarri du, baina etxean egongo garen epealdi hau baliatu dezakegu euskaraz disfrutatzeko. Umeek zein helduek egonaldia arintzeko moduko aukera batzuk bildu ditugu hurrengo lotura hauetan.

Animo eta aukera baliatu euskaraz disfrutatzeko

Información sobre el COVID-19

Recomendaciones de Osakidetza ante el brote de coronavirus

Osakidetza ha publicado algunas recomendaciones ante el brote de coronavirus, que mantiene su expansión por todo el mundo. Consulta los consejos del Gobierno Vasco para prevenir el coronavirus y hacerle frente.

-Si has viajado a alguna zona de riesgo en los últimos 14 días y tienes síntomas como tos, fiebre, dolor de garganta o dificultad para respirar, quédate en casa y llama al teléfono del Consejo Sanitario de Osakidetza: 900 20 30 50.

-Para prevenir cualquier enfermedad de transmisión respiratoria la mejor herramienta es lavarse las manosal toser no taparse con la mano y utilizar papeles desechables (y tirarlos a la basura).

-No hay restricciones para viajar, pero apelamos al sentido común y se recomienda que los desplazamientos a zonas de transmisión sean los estrictamente necesarios.

MÁS INFORMACIÓN

UNICEF – Educación contra el coronavirus: 10 tareas de la rutina diaria

UNICEF – Coronavirus, ¿cómo ayudar a los niños y niñas?

UNICEF – Coronavirus: personas extraordinarias para circunstancias extraordinarias

 

UDAKO AISIALDI ESKAINTZA 2020

Dagoen eskaintzari buruzko informazio guztia eta ON-LINE bidezko matrikulazioa egiteko aukera www.aisialdia.eus webgunean topatu dezakezue.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri zaitezkete gurekin harremanetan:

  • Kontakturako telefonoa: (0034) 943 369 637
  • Arreta orduak: astelehenetik ostegunera 9:00-14:00 eta 15:00-17:00. Ostiraletan 9:00-15:00
  • emaila: aisialdia@ehi.ikastola.eus

UDAKO AISIALDI ESKAINTZA 2020

Fitxa euskaraz

Fitxa-castellano

 

DEMENTZIEKIN LAGUNKOIAK DIREN ETXEBIZITZAK IZATEKO GIDA

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailak (leiho berri batean irekitzen da) sustatutako Euskadi lagunkoia (leiho berri batean irekitzen da) hiri adiskidetsuen sarearen barruan, dementzia duten pertsonen etxebizitza egokitzeko beharrak eta aukerak jorratzen dituen gida hau argitaratu da.

Gida hau ohiko etxebizitza batek dituen gela desberdinen inguruan egituratzen da: sarrera, korridorea, egongela, logela, komuna, sukaldea, terraza eta lorategia.

Banaketa horren arabera, informazio erraza eta erabilgarria eskaintzen zaie dementziarekin bizi diren pertsonei, haien ingurune soziofamiliarrari eta haien zaintzak beren gain hartzen dituzten zaintzaileei. Helburua da haien bizigarritasuna bermatzeko, autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko, ohiko bizilekuen irisgarritasunarekin lotutako alderdiei buruzko gomendioak ematea eta dementziaren garapenetik sortutako arazoen aurrean jarduteko proposamenak egitea.

Dokumentuaren amaieran dekalogo bat agertzen da dementziarekin lagunkoia den etxebizitzari buruzkoa:

  1. Etxebizitzak etxe izaten jarrai dezan garrantzitsuak diren objektuak zaintzea
  2. Altzarien kokapena berrantolatu eta espazio irekiak utzi, bertatik pasatu eta askatasunez ibiltzeko
  3. Gelak behar bezala argiztatzea, itzalak eta gune ilunak kenduz
  4. Lurrean kolore-aldaketa bortitzak saihestea, nahasteak eta erorikoak prebenitzeko
  5. Urduritasun, larrialdi edo noraezean dabiltzanean, lasaitu
  6. Bazkaria bezalako errutinak garatzen laguntzea, urratsez urratseko ekintzak erraztuz
  7. Ekintzak garatzen lagundu eta eguneroko zereginak egiteko babesa eman
  8. Egunerokoan sortzen diren arazoan aurrean pazientzia eduki eta tolerante izan. Umorea aliatu handia izan daiteke
  9. Eta gogoratu etxebizitzetan eta errutinetan egiten diren aldaketa txiki horiek, dementzia duten pertsonen ohiko bizitzan guztiz lagungarriak izan daitezke

Gai honi buruz argibide gehiago nahi izanez gero kontsultatu: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2019/dementziekin-lagunkoia-den-etxebizitza-izateko-gida/

KONFINAMENDUAN INDARKERIA MATXISTA

Emakundek gogorarazi du indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak martxan daudela Euskadin

  • Koronabirusaren krisiak eragindako egoerara egokitu behar izan dute, babes-neurriak zorroztu behar izan dituztelako birusaren hedapena geldiarazteko
  • Bide telematikoak indartu dira, zenbait zerbitzu aurrez aurre eskaini ezin direlako

 

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gogorarazi du, Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daudela indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak. Osasun-larrialdia dela eta birusaren hedapena geldiarazteko, aurrez aurreko zerbitzu batzuk modu telematikoan eskaintzen dira, baina larrialdi-baliabideak eta zerbitzuak mantentzen direla bermatzen da, eta horren barruan sartzen dira indarkeriaren biktima diren emakumeei premiazko arreta eta harrera emateko zerbitzuak, osasun-alarmako egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziak hartu behar izan badira ere.

Hala, biktimak artatzeko 24 orduko telefonoa aktibo dago (900840111), indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak aktibo jarraitzen dute (bortxa telefonoa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak, segurtasun pribatua…), genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen da (laguntza eskatzeko bide telematikoa irekita dago, eta deiei ematen zaien arreta ziurtatuta dago), bermatuta daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialeko laguntza osoa hiru lurraldeetan, emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako epaitegiak, genero-indarkeriaren biktimentzako doako laguntza juridikoko zerbitzuak, etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuak, biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak… Nolanahi ere, egoera aldian-aldian aztertuko da, beharrak identifikatzeko eta zerbitzuak eta baliabideak horietara egokitzeko.

Era berean, Emakundek, koordinazio-lanean, herritarrei ematen dien zerbitzuari eusten dio telefono bidez, bai eta posta elektroniko bidez ere.

(945016702 eta emakunde.zuzendaritza@euskadi.eus)

Emakundek gogorarazi duenez, bizi dugun alarma-egoera komunitario honetan ere, funtsezkoa da emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa. Hori geldiaraztea gizarte hau osatzen dugunon erantzukizun partekatua da, bakoitza gure erantzukizun-eremutik.

KANPEZU LAGUNKOIA

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Adinekoak aintzat hartzen dituzten ingurune fisikoak pertsona guztientzako independentziaren eta dependentziaren arteko ezberdintasuna izan daitezke, baina bereziki garrantzitsuak dira zahartzen ari direnentzat (OME, 2002: “Envejecimiento activo: un marco político”)

Bizitza aktiboa eta autonomoa izaten jarraitzea, hein handi batean, hiri diseinua lagunkoia izatearen, segurtasuna bermatzearen eta etxeko inguruneak egokitzearen arabera dago. Proiektu hau zahartze aktiboaren paradigmaren pean garatzen da. Adinekoekin lagunkoia den inguruneak egiturak eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, banakoen behar eta ahalmen ezberdinetara egoki daitezen, eta, hala, haien partaidetza sustatzen du.

HELBURUAK

  • Adineko pertsonek Euskadiko herri eta hirietako bizitzan ongizate-sortzaile gisa eskaintzeko dutena baliatzea.
  • Herritarren parte-hartze prozesuak sortzea eta bultzatzea.
  • Ekimen lagunkoien sare bat sortzea Euskadin.

INFORMAZIO GEHIAGO

FRONTOIA ERRESERBATZEKO mugikorreko APP-a

Dagoeneko frontoia erreserbatu dezakezu mugikorraren bidez.

Deskargatu argibideak  HEMEN klik eginez.