Vasco-Navarroren bide berdea

Vasco-Navarro Trenaren Bide Berdea Arlaban mendatetik (Araba eta Gipuzkoa arteko muga) eta Lizarraren -Santiagoren bidean dagoen herria- arteko ibilaldi luze eta erakargarria da. Iparraldetik hego-ekialdera Arabako lurralde osoa zeharkatzen du, eta Lautadatik Arabako Mendialdetik barrena Lizarraldera heltzen da. Espainako luzeenetarikotzat hartua dago.

Haren ibilbidea -txirrindulari eta txangolarien gozamenerako prestatuta- bidean zehar zatituta dago. Vitoria-Gasteizetik igarotzea eta Laminoriako tunelaren falta nabariak dira.

Antoñanako herrian, Bide Berdearen Interpretazio Zentro interesgarria bisitatu behar da; aintzineko trenbide honen historian zehar bidaia eskaintzen digu.

Toki interesgarriak

  • Estibaliz Andre Mariaren Santutegia
  • Antoñanako monumento gunea
  • Izki Parke Naturala