Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu

Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu

Historia

Historiagile erromatarren arabera, Kristo aurreko hamazortzigarren urtean Barduloen tribua bizi zen Kanpezuko lurretan, baskoien seme-alabaordeak ziren.

823. urtean Abd-Al-Karín jeneral arabiarrak, Kanpezuko harana suntsitu zuen, hango herriak txikitu eta uztak erre zituen. Harana berriz eraiki zuten Gaztelako Alfontso VI.aren erregealdian, eta XII. mendean hiribildua gotorleku zen eta harresia zuen.

Kokaleku estrategikoa duenez, Nafarroako eta Gaztelako erreinuek lehia ugari izan zituzten hiribildua zela-eta. Nafarroaren pean izan zen 1200era arte, eta urte horretan Alfontso VII.ak konkistatu zuen Gaztelako erreinurako. Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak foruak eman zizkion 1256. urtean.

1367an Trastámarako Enrike Nafarroako Karlos II.a erregearekin elkartu zen. Pedro Ankerra, Gaztelako Koroaren titularra, laguntzera joan behar zuen Printze Beltzaren tropen galarazteko Nafarrakoak bere lurraldearen mugak zainduko zituela adostu zuten. Ordainean, Nafarroako erregeak diru-kopuru handi bat jaso zuen, Gipuzkoa, Araba eta Errioxa agindu zitzaizkion, baita San Vicente de La Sonsierra eta Guardiako hiribilduak ere, bahitu gisa.Trastamarakoak Logroñokoa eman zuen.

Alabaina Nafarroako Karlos II. Pedro Ankerrarekin bazuen jada sinatuta Libourneko hitzarmena, eta ez ditu Enrikerekiko akordioak beteko ahalbidetuz Gaztelan Pedro I. eta Printze Beltzaren armada sartzea. Hala ere, Enrike III. heldu zen tronura, eta ez du bere konpromisoa beteko, San Vicente eta Guardiaren itzultzeaz arduratu gabe.

1368an hiribildua Nafarroako erreinuari eman zioten. Hala eta guztiz ere, 1377an Gaztelako Leonor andrea Nafarroako errege izango zenarekin, Karlos III.arekin, ezkondu zen, eta ondorioz hiribildua berriz Gaztelaren esku gelditu zen. Dena dela, Naforroako erregeek Kanpezuko haranan zenbait herri eta erregeren-hiribilduren jabe izango dira. Horiekin Karlos III.ak Vianako Printzerria sortuko du.

1635ean Santikurutze Kanpezuk askatasuna erosi zion Gaztelako Koroari. Felipe IV.ak hiribilduari foruak eta eskubideak itzuli zizkion 1639an.

Independentziako Gudan, 1812ko maiatzaren 13an, ospetsu izan zen Santikurutzen gertatutako bataila Espainiako eta Frantziako tropen artean. Errepresalia moduan, frantsesek Ibernalo ermita erre zuten.

1834ko irailean, Guda Karlistan, Zumalacárregi jeneralaren agindupeko armadak Viana konkistatzera abiatu zen Pianoko bidetik. Azaroan, Karlos jaunak, erregegaiak, hiru egun igaro zituen hiribilduan. Zumalacárreguiren tropek Arquijas batailan garaipena lortu ondoren, Oraa jeneral liberalaren agindupeko tropa garaituak hiribilduan babestu ziren.

Gobernu liberalak Mendizábal Desamortizazio Legea onetsi ondoren, frantziskotar fraideak Piérola komentutik bota zituzten.

Hiribildua babesteko gaztelua, harresiak eta ateak suntsitu egin zituzten Independentzia Gudan eta Guda Karlistan, oraindik harresiaren aztarna batzuk ditugu plazan, eta baita gaztelurantz igotzen ziren kaleen izenak ere.

Hiribildua

Codés Mendilerroko hegalean, eta Ega ibaiertzean dago kokatuta Santa Cruz de Campezo / Santikurutze Kanpezu dugu. Kale nagusi batek eta kale hori gurutzatzen duten zenbait kale txikik eta kantoik osatzen dute alde zaharra. Hiribilduaren erdialdean plaza dugu; plaza horrek alde zaharra alde modernoarekin lotzen du, eta hantxe dago Udaletxea.

Antzinako etxeetatik, erdi-puntuko arkuko ateak, blasoiak eta aurrealdeetako armarriak nabarmendu beharko genituzke, adibidez Uriarte, Díaz de Antoñana eta Estenegas familiakoen etxeak. Udaletxeak aurrealdean probintziako eta Santikurutze Kanpezuko armarriak ditu.

Santikurutze Kanpezuko ondaretik, Andre Mariaren Jasokundea Parrokia-eliza, Euskadiko Monumentu Historikotzat hartutakoa, nabarmendu beharra dugu. Hiribilduaren goikaldean Ibernalo Andre Mariaren ermita dago.

Santikurutze Kanpezuko kanpoaldean, Oteorako bidean, San Juan de Piérola Frantziskotar Fraideen komentuaren hondakinak daude.

Santikurutze Kanpezun zenbait fabrika eta enpresa kokatzen dira; esaterako, irin-fabrika ezaguna antzinako errotaren gainean eraikita, Piérola zubitik hurbil.

Santikurutze Kanpezuko ondarea

Santikurutze Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza

Andre Mariaren Jasokundearen parrokia-eliza Euskadiko Monumentu Historiko izendatu dute.

1529-1552 urte bitartean, Domingo Guevarak  egin zuen portada apaintzen du sei baketoi parekin eskoratutako eta sei kapitel meheekin amaitutako ojiba-arkuak,.

Erdi-puntuko arkuko bi ateren bidez portiko itxira sartzen gara; portikoan XIII. mendeko beste portada dago Pietatearen erliebeekin.

Elizaren kanpoaldean, antzinako elizaren ohitura erromanikoko zenbait zeinu gotiko ikus ditzakegu; adibidez leihate itsuak eta gizakien buruak dituzten harburuak.

Antzinako dorrea 1574. urtean bota zuten, eta hasi ziren gaur egungoa eraikitzen harlanduzko harri trinkoekin kanpandorreraino. Kanpandorreak lau erdi-puntuko arku ditu kanpaietarako, eta gorputz koniko baten bidez amaituta dago hamabi akrotera piramidal boladunen artean.

Eliza gotikoa da, XIV. Mendekoa; saloi-oinplanoa animalien eta gizakien irudiz apaindutako ganga nerbiodunekin estalita dago.

Erretaula Nagusia XVIII. mendeko multzo ederra da lau zutabe handirekin apainduta dago. Sagrario ekisaindu eder bat, Jesus Gurutzatuaren irudia, Andre Mariaren Jasokundearen eskultura bikaina eta  San Pedro eta San Pabloren irudi on batzuk edertzen dute.

Presbiterioan, Fernán Ruiz de Gaona jaunaren hilobi gotikoa dago, oinen aldean txakurra duena. Ezkerraldean, elizgizon baten beste hilobi gotiko bat. Elizaren eskumako aldean San Joan Bataiatzaileari, San Joséri eta Karmengo Andre Mariari eskainitako aldareak daude, eta ezkerraldean, Andre Maria Arrosariokoa, Kristo Santua Sortzez Garbiarekin eta Santa Barbara Magdalenarekin (XVI. mendea).

Errenazimenduko koru gotikoak, XVI. mendekoak, arku beheratua du pilastretan eskoratuta eta erliebeekin, tertzeletek apaintzen dute ganga nerbioduna. Aipagarria da koruko intxaurrondoz egindako sileria, bertan diren erliebeengatik: Jesus hamabi apostoluekin irudikatzen dituzten erliebe landuak ohorezko aulkien goialdean, eta paisaiak eta gizakien irudiak bizkarraldean.

Santikurutze Kanpezuko Ibernalo Andre Mariaren ermita

Ibernalo Andre Mariaren santutegia edo ermita 1930ean zaharberritu zuten, baina oraindik aurrealdean antzinako ermitaren kanpai-horma erromanikoa du.

Erretaularen erdian Andre Mariaren ganberatxoa dugu, eta hantxe belaunetan semea duen eseritako Ama Birjina dugu, XIII. edo XIV. Mendekoa dena.

Santikurutze Kanpezu kale-izendegia

s69-logo_geoEuskadi

GeoEuskadik, Euskadiko Datu Espazialen Egiturak (DEA) emandako datuak.

Informazio gehiago: www.geo.euskadi.eus

Santikurutze Kanpezu zonaldeko jarduerak

Jaiak

  • Zaindariaren jaiak: Irailaren lehenengo asteburua
  • San Martin nekazal eta abere azoka. Azaroraren 11an hurbilen dagoen igandean.
  • San Isidro Nekazaria. Maiatzaren 15ean. Erromeria.
  • Maiatza Kulturala
  • Toribioren epaiketa. Inauterietako asteartean.
  • Lardero osteguna
  • Ostiral Santuko Prozesioa
  • Egunsentiko kantak. Errege-egunean, San Isidron eta Sortzen Garbian.
  • Arkijasera Erromeria. Iraileko azken igandean eta maiatzean.
  • Errege Magoen eguna eta Olentzero.
© Copyright - Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala