Mendizaletasuna Kanpezuko zonaldean

Gailurra Lokiz Mendilerroan dago kokatuta, Harana (Araba) eta Amezkoak (Nafarroa) bailarak bereiziz zeinak Kanpezuko haranaren (Araba) eta Lanaren (Nafarroa) iparraldean daude. Hegoaldean, sakan batzuk nabarmendu behar dira; Istora arroila eta Berrabia sakana. Gailurra Cruz de Alda izenarekin da ezaguna.

Mendia: Perriain/Cruz de Alda (1.121 m)
Mendilerroa/Mendigunea: Lokiz
Altitudea: 1.121 m
Kokapena: 42º44’17,60’’N 2º19’36,41’’W :: 30T 555108 4732050
Sarbideak: Alda (45’), Zuñiga (1 h. 30’), Ullibarri Arana (1 h. 15’)
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=3

Gailur hau Honillo (996 m) ondoan dago, eta maldan San Cristobal-i eskainitako ermita aurkitzen da. Aipatu behar da gailurra Montilisantxo edo Mutilisantxo izena ere izan dezakeela. Iparraldean muino laua eta nahiko baso itxikoa dagoela; El Castillo izenekoa, bi tontorrekin (907 eta 891 m).

Mendia: San Cristóbal (964 m)
Mendilerroa/Mendigunea: San Cristóbal
Altitudea: 964 m
Kokapena: 42º43’13,35’’N 2º22’58,38’’W :: 30T 550530 4730033
Sarbideak: Oteo (1 h. 15’), Antoñana (1 h. 15’)
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=102&radio=5

Mendialdeko gailur txiki honek banatzen ditu Antoñana (607m) eta Kanpezuko bailara Oteotik (687m) eta Haranatik. Arteez zipriztindurik, errepikatzaile bat du puntan.

Mendia: Monte Hornillo (996 m)
Mendilerroa/Mendigunea: Hornillo
Altitudea: 996 m
Kokapena: 42º42’01,53’’N 2º22’15,31’’W :: 30T 551526 4727825
Sarbideak: Antoñana (1 h. 15’), Oteo (1 h. 15’)
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=52&radio=5

Soila mendia gailur harritsu luze bat da, itsasontzi baten branka itxura du eta erliebe malkartusak. Hegoaldean, Kanpezuko bailarari begira, tokirik gorenena dago. Hegoaldean Gustaldapa (932m) dugu; horren hormetan eskalada egiteko bideak daude eta begi natural ikusgarria. Mendebaldean, Gaztelua izeneko muinu harritsu bat dago(830m); haren izena aintzinean gotorleku bat egon izanari zor dio.

Mendia: Soila (993 m)
Mendilerroa/Mendigunea: Izki
Altitudea: 993 m
Kokapena: 42º41’31,93’’N 2º24’59,84’’W :: 30T 547789 4726885
Sarbideak: Korres (1 h. 15’), Antoñana (1 h. 15’), Bujanda (1 h. 30’).
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=114

Ioar edo Joar mendia (1.146m) Codes mendilerroaren gailurrik altuena da, Araba eta Nafarroa artean. Haren gailurrean, erpin geodesikoa eta burdinez egindako gurutze handia, baita mendi-postontzia eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteak jarritako mugako piramidea. Gailurraren puntan, neurri batean paisaiaz gozatzea zailtzen duen errepetidore bat ere badago.

Mendia: Monte Ioar (1.419 m)
Mendilerroa/Mendigunea: Kodes
Altitudea: 1.419 m
Kokapena: 42º38’07,73’’N 2º20’49,24’’W :: 30T 553540 4720628
Sarbideak: Santa Cruz de Campezo (1 h. 45’), Codes (1 h. 30’).
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=59&radio=5

Costalerako (1.234 m) harkaitzak kareharrizko ertza malkartsua margotzen dute, haitzetako hegaztientzat balio handikoak diren orratz eta dorretzar paisaia-ikuspegi ederrez zipriztindurik. Nazar ataka (1.157m) La Berrueza (Nafarroa) eta Kanpezu (Araba) bailaren arteko pasabide estrategikoa da. Pasabide hori aprobetxatuz, bide batek Nazar (747 m2) eta Santikurutze Kanpezu (572 m2) herriak lotzen ditu. Costalera haitzaren gainekaldean defentsarako eraikin bat egon zitekeen.

Mendia: Monte Costalera (1.234 m)
Mendilerroa/Mendigunea: Codes
Altitudea: 1.234 m
Kokapena: 42º39’08,99’’N 2º17’56,62’’W :: 30T 557456 4722549
Sarbideak: Santa Cruz de Campezo (2 h.); Nazar (1 h. 30’).
Informazio gehiago: Kokapen mapa, orometria, sailkapena, deskribapen zeharza eta argazki gehiago ikusi www.mendikat.net edo sakatu hemen mendi honen fitxa ikusi ahal izateko: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=37&radio=5