Eskalada

Badira zenbait bide zabalik zonaldean, bertako hormak eskaladan aritzeko erabiltzen dira.

Santikurutze Kanpezu. Pierola Komentua-Hornillos

Pierola Komentuko harkaitzetan escalada, VII. eta IX. bitarteko maila. Grado askotarikoa, aproposa maila desberdinak dituzten taldeentzat, kareharri onaz disfrutatu nahi badute, helduleku handiak eta oso itsaskorra Komentu mendebaldeko sektorean, eta makurgune eta zutabe handiak Komentu ekialdekoan. Bide kopurua: 60 bide maila oso desberdinetakoak, badira IV,V,VI batzuk erraza den sektorean (mendebaldea), 8c+ bideraino zaila den sektorean (ekialdea).

Santikurutze Kanpezu. Psicobloc Fresnedoko Parkean

Psicobloc-eran aritzeko (ur gainean boulder eskalada) badira zenbait helduleku (50 bat errazak) Izki ibaiaren zubipean, Fresnedoko Parkean. Bada bide motza une dibertigarriak pasatzeko, zailtasuna da makurgune lerro osoa izatea zubiaren erdiraino (bertan, edo uretara jauzi edo atzera egin behar da).

Tokirik altuenean bi metroak ez ditu gainditzen, nahiz eta oso gogorra gerta daitekeen eskarmentu gabekoentzat. Gainera, hasierako pausuak ibaian sartu baino lehen erortzea oso arriskutsua izan daiteke oraindik ere ibai-ertzean izango litzatekeelako. http://psicoblocfresnedo.blogspot.com.es

Iturriak: escaladaenlarioja.blogspot.com.es, zonasdeescalada.com