Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa

Izki Arabako Mendialdeko BTT Zentroa Urturiko golf-zelaian du Harrera Lekua. Instalazioek parking eta bizikleten alokairua, dutxak, GPS alokairu edo bizikletak garbitzeko tokia baditu, besteren artean.

Izki Arabako Mendialdeko BTT Zentroak BTT-n aritzeko bidezidor eta paisaia ezin hobeen multzoa du, eta eskura jartzen dizu familia osorako diseinatutako ibilbide-sarea. Bertan, adituek zein hasiberriek BTT-ren praktikaz gozatu ahalko dute.

Ibilbide hauek hartzen dute bide berdea bihurtu den aintzinako Vasco-Navarro Trenbidearen ibilbidea, baita Arabar Errioxa eta Euskadiko kostaldearen arteko GR-38 edo “Ardoa eta arrainaren ibilbidea” ere. Haren ibilbidean Arabako Mendialdeko paisai ikusgarriekin gozatu ahal izango duzu, haietan Europako amezti zabalena gailentzen da, Izki Parke Naturalaren bihotz-bihotzean. Badira zonalde zabalak ia esku hartu gabe, egoera basatian.

Izki Montaña Alavesa BTT Zentroa

Iturria: www.btteuskadi.net