Santikurutzeko Kanpezuko udal frontoia

Kanpezuk zaharberritutako udal frontoiak estalia da, eta 400 pertsonentzako edukiera du.

Harremanetarako telefonoa:

Las Cruces Kiroldegia (Santikurutze Kanpezu)

Hiribilduan Las Cruces Kiroldegia ere badago, udal igerilekuak (bat kirolekoa eta bestea txikia), futbol-zelaia eta kirol anitzeko pista estalia.

Harremanetarako telefonoa:

Ibernaloko Atseden lekua (Santikurutze Kanpezu)

Ibernalo Andre Mariaren ermitatik hurbil atseden lekua dago; mahaiak, bankuak, parrillak, iturria eta haurrentzako jolasak ditu. Baita erreserba bidez erabil daitekeen areto estalia, parrokiari abisua eman behar zaio.

Harremanetarako telefonoa: 945415096

Fresnedoko atseden lekua (Santikurutze Kanpezu)

Herriaren kilometro batera, Gasteiz-Lizarrara doan A-132 errepidearen ondoan, eta Ega ibaiaren ertzean Frenedoko Parkea dago, mahaiak eta ibai-igerilekuak duen atseden lekua. Aisialdirako eremua bi zonaldetan banatuta dago, ibaiaren bi ertzetan, eta egurrezko zubi batek lotzen ditu.

Bankuak, mahaiak, parrillak, iturriak, saski-baloian aritzeko kantxa eta haur parkea daude naturan gozatzeko.Ega ibaiaren gaineko zubian psicobloca (ur gainean Boulder eskalada-modalitatea). Haren instalazioetan arrantzatu daiteke, ez, ordea, kanpatu. Udan, bazkariak prestatzen dituen taberna zabaltzen da.

Baditu beste zerbitzu batzuk: komunak eta dutxak, baita doako aparkalekua.

Harremanetarako telefonoa:

Santa Lucíako atseden lekua (Orbiso)

Santa Lucia Toki Parkea Santa Luzia ermita dagoen leku bakartian kokatzen da. Ekipamenduari dagokionez, 10 mahai, haur-parkea, parrillak eta iturria ditugu. Autoarekin sar daiteke, arazorik gabe.