2019ko Errentaren kanpaina

Arabako Foru Ogasunak tresna informatiko berriak prestatu ditu arabarrek aukera izan dezaten aitorpena egiteko uda ostera itxaron beharrik gabe.

Besteak beste, nabarmentzekoa da B@K elektronikoki identifikatzeko bitartekoa; erraz eskura daiteke araba.eus webgunean, eta aukera emango die zergadunei aitorpena egiteko beren ordenagailu, tableta edo mugikorretik, etxetik mugitu beharrik gabe

2019ko errenta kanpainako beste berritasun garrantzitsu bat da aukera izango dela Rentafácil ordenagailutik ikusi eta onartzeko, eskutitza noiz iritsiko zain egon beharrik gabe: B@K tresnaren bidez

Foru Ogasunak erabaki du itzulketak egiteko gehieneko 48 orduko epea mantentzea. Baina aitorpen positiboen zordunketak azaroaren 20ra atzeratuko ditu.

Informazio gehiago:

https://web.araba.eus/eu/ogasuna/errenta/aurkezteko-moduak